XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Problemak, problemak, problemak besterik ez mar-mar egin zuen Jones andreak.

- Zatok Arabel, polit hori, hartu telefonoa eta esazu Kaixo, osaba Arthur.

Amak zurekin hitzegin nahi du, ea atean nor den ikustera noan bitartean erantzuten duen.

Arabelek aurikulara hartu zuen, Jones andrea ateraino joan zen eta bi poliziarekin topo egin zuen atean.

Garrasi bat egin zuen Jones andreak.

- Alferrik bidali zaituzte alproja bikote horrek bere zortzirehun eta hamazazpi liberak kobratzeko preso eramatera.

- Hanketatik heldu, buruz behera jarri eta irailerarte astintzen banauzue ere ez dauzkat!.

Poliziek ezertxo ere ez zutela ulertzen ematen zuen eta hauetako batek esan zuen: - Oker zaudela uste dut.

Ez gatoz zu hankaz gora jartzeko asmotan, honako hau ezagutzen al duzun galdetzea da guk nahi duguna.